Pasa den asteburuan Gasteizko IX. Musikari Gazteen Txapelketan hartu zuen parte Eneko Sota Zabaleta hernaniarrak, eta aurreneko saria jaso zuen, akordeoiarekin. Sotak 14 urte ditu, eta Hernaniko Musika Eskolan hasi zen ikasten. Egun, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan ari da.