«Uste duguna baino gehiago egiteko gai gara»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 01:00

Oxforden dago kokatua Ma­ria Moralesek gaur, 19:00etan Bitern, aurkez­tu­ko duen La consciencia del tiempo elebe­rria. Bertan kontatzen ditu ikasle eta irakasleen arteko maitasun istoioak, eta uni­bertsitatean grabatuko den pelikula baten harira sortzen diren kontuak.
Liburuarekin, Moralesek emakumeei ikusarazi nahi die nahi dutena egiteko gai direla.

«Beraiek bezalakoa naiz»
«Uste duguna baino gehiago egiteko gai gara (...). Oraindik seme-alabik izan ez duten ema­kumeek gazte­tasu­na, for­ma­­zioa eta denbora dituzte. Amak direnek, berriz, gaita­su­na dute organizatzeko, pa­zien­tzia eta epel­tasuna iza­te­ko eta maitasuna ema­teko. Esan nahi diet nahi dutena egiteko potentziala badutela», dio Moralesek. «Ez naiz adi­bi­de bat, baina beraiek bezala­ko­a naiz: eguneroko emaku­mea, unibertsite ikasketak dituena, nere burua osatzeko eta ema­kumezkoen kolektiboa lagun­tze­ko gogoa duena. Ni gai izan banaiz nere buruan sinetsi eta nere liburua autoekoizteko, ezingo ote du gauza bera egin nere parean dagoen ema­ku­meak, ni bezalakoa bada?».

«Beldurrak geldiarazten gaitu»
Bikoteen arteko fideltasun ezak pisu haundia du Mora­le­sen liburuan. «Fideltasun ezak adierazten du maitatzeko bel­durra. Horrekin ikusarazi nahi diet, bai emakume eta baita gizonei ere, beldurrak gel­dia­razi egiten gaituela (...). Ez badugu gure patuaren kar­tekin jokatzen, ez dugu jakingo irabazle edo galtzaile garen. Irabazten badugu, zoriona ezagutzen dugu, eta galduz gero, ezagutza irabazten dugu. Beti irabazten dugu. Baina ez badugu esperimentatzen, eze­rezarekin gelditzen gara».

Liburua salgai, baita Hernanin ere
Maria Moralesek gaur aur­keztuko duen liburua, La consciencia del tiempo, salgai dago, dagoeneko. Hernanin ere erosi daiteke, Leokadisti libu­rudendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!