Jaitsiera postuetatik ihesean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 01:00

Mundarrok garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan (3-1), Trintxer­peren aurka. Talde morea 2-0 aurreratu zen lehenengo zatian, Oierrek sartutako golei esker. Bigarren zatian, Trintxerpek presio haundiagoa egin zuen eta aurkarien gola iritsi zen, falta sake baten ostean. Urduritasuna bueltatu zen Zarkumendegira, baina partidua bukatzear zela, defentsaren eta atezainaren akats bat tarteko, beraien porterian sartu zuten gola aurkariek. Urrezko hiru puntu lortu ditu Mundarrok, jaitsiera postuetatik urruntzeko. Larunbat honetan derbia, Hernaniren kontra. 
Bestalde, atzeratutako hiru partidu jokatuko dira bihar: 1go mailako jubnilena, Ohorezko infantilena eta alebinena. Infantilek Zarkumendegin jokatuko dute 11:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!