Hasi dira herri eskolako lanak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 01:00

Astigarragako Herri Eskola haunditzeko lanak aurreko astean hasi ziren eta aurrei­ku­­sitako epeak betetzen ba­di­ra, 2016ko otsailean buka­tuko dira. Hala ere, 3 ikas­gela, irai­le­rako, hau da, 2015-16 ikastur­te hasiera­ra­ko prest egongo dira. Lan hauekin, 6 ikasgela, balio ani­tzeko areto bat eta jange­la bat egingo dira, «Asti­ga­­rra­gako Herri Es­ko­lak urte luzeetan salatu­tako espazio faltaren arazoari ustez irten­bidea emango diona», azal­du du Udalak. Eta gaineratu: «Es­ko­lak espazioa irabaziko du eta gainera, Udalaren beste zerbitzu eta herriko beste el­kar­teentzako espazio gehia­go izango da, kirol­de­giko jan­gela eraikin berrira pasako baita».

Obren eraginez, hainbat eragozpen
Obrek iraun bitartean, hain­bat eragozpen sortuko dira: Kamioien sarrera eta irtee­rak direla eta, Santio bidea itxita egongo da kotxeentza­ko, lau momentutan: 08:45-09:15; 11:45-12:15; 14:15-14:45; eta 16:15-16:45. Horrez gain, kamioiek kiroldegi eta ikas­to­la arteko pasabidetik egin­go dituzte sarrera-irteerak eta ondorioz, pasabide hori itxi egingo da trafikora, bertako bizilagunentzat izan ezik. Obrako garabia (grua) jolastokian jarriko da, eta bizilagunei begira, segurta­sun neurri guztiak hartu ditu Udalak. Haurrak ibil­tzen diren ingurunea izanda ere, arreta berezia jarriko du Udalak, eta herritarrei ere hala eskatzen die.

Kiroldegi eta ikastola arteko pasabidea itxita egongo da, bertakoentzat izan ezik.

Udala, pozik
Udalak bere poza azaldu du: «Azkenean, Astigarragak merezi duen eskola begi bistan dugu eta kalitatezko hezkuntza publikoa izateko bidean aurrera goaz». 
Udalak, egindako esfor­tzua ekarri du gogora: «Hez­kun­tzako azpiegituretan in­ber­tsioak egitea Udal esku­mena ez bada ere, eskolan zegoen arazoari irtenbideren bat bilatzea ezinbestekoa zen, Eusko Jaurlaritzak 2020ra arte egiteko asmorik ez baitzuen. Udalak 493.290,23 euro jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu gai­nerako 739.920,35 euroak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!