Herri galdeketa datorren astean, 100.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 01:00

Aurrekontu partehar­tzai­le­en ekimenarekin jarraituz, he­rri galdeketa egingo du Uda­lak, datorren astean (mar­­txo­ak 23-28). Herrita­rrek auke­ratuko dute 100.000 euroak zertara bideratu. He­rri­tarrek hainbat proposa­men egin dituzte eta Udalak zortzi proiektu aukeratu ditu, teknikoki, ekonomi­koki eta legalki aztertu oste­an. Andoni Gartzia alkateak astelehene­an eman zituen azalpenak, prentsaurrean. 
73 herritarrek egin dituz­te proposamenak eta dene­ra, 108 proposamen bildu dira. Hainbat proiektu baz­ter­tzeko arrazoiak, ekono­mi­koki edota legalki bidera­garria ez izatea edota Udala­ren eskumena ez izatea aipatu zituen. Beste batzuk, berriz, dagoeneko Udalak egiteko asmoa duela. 

Zortzi proiektu aukeran
Alkateak azaldu zuenez, 13 eskaerek izango dute lekua boz­ketan, zortzi aukeratan la­bur­bildu­ta: 1. Hiri­gune eta in­dus­triagu­neko asfal­tatze la­nak (Gal­tzaur kalea eta Bide­bitarte indus­tria­guneko kale batzuk asfal­tatzea); 2. Kirol­de­gia be­rri­tzeko ekarpen gehi­garria; 3. Ikastolako aterpea osatu, haurren jolas parkea tapa­tuz; 4. Sagardo plaza berritzea; 5. Multikirol eremua (skate park, rokodromoa...); 6. Herri­ko jolas-parkeak berritu; 7. Anuskako urbanizazioari ekar­pen gehigarria; eta 8. obra txikiak (Pelotari kaleko zuhai­tzak aldatzea, Santio­men­diko aska berritzea, hel­duen­tzako parke bat egitea eta Donostia ibilbidean oinez­koen segurta­suna area­gotzeko neurriak).

Ludoteka zerbitzua, aztergai
Zalantzan geratu den eskaera bat ere aipatu zuen alkateak, eta aztertzen ari dira: ludo­teka zer­bitzua edo 0-3 urteko­en aisial­dirako lokala. «100.000 euro baino gehiago­ko kostua izan­go du. Eta haurreskola haun­­dituko den lokalean aurreikusten da hori kokatzea, baina bitartean, beste alterna­tibarik baden aztertzen jarrai­tu­ko dugu».

Auzo desberdinetan
Txoko eta auzo desberdinetan izango da bozkatzeko aukera. (Ordutegi guztiak, larunbateko Kronikan argitaratuko dira).
Alkateak dei egiten die he­rritarrei parte hartzeko: «He­rri­tar guztion artean eraiki eta erabaki behar dugu zer nolako Astigarraga nahi dugun eta ho­rretarako tresnak herrita­rren esku daude dagoeneko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!