Korrika Txikia gaur, larunbata girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 18a, 01:00

­­KOrrika 19 bihar abiatuko da Urepeletik eta larunbate­an iri­tsiko da Astigarragara, 11:00ak aldera. Gaur, berriz, Korrika Txi­­­kia egingo dute Herri Esko­lako ikasleek, he­­rri­an barrena. Bi urtekoak 11:15e­tan abiatuko dira eta gainera­koak 14:45e­tan.
Esan bezala, larunbatean Korrika Eguna izango da Asti­garragan. Korrika pasa on­doren, triki-poteoa egingo da tabernetan zehar eta 14:00e­tan, kantu-bazkaria fron­toian. On­doren, 17:30ak aldera, DJ Xaibor izango da udaletxeko plazan. 19:00etan, berriz, elek­tro poteoa eta 23:00etan, kon­tzertua: Dzaust! taldea. 
Bazkariko txartelak salgai daude Ikatza, Ekaitz eta Zipotza tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!