Hiru aipamen berezi eta 25 domina

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

Hernani Musika Eskolako piano-joleak bikain aritu dira, aurten ere, Andoaingo 10garren Piano Jaialdian. 28 ikaslek hartu zuten parte; aipamen berezia jaso zuten Erik Martin bakarlariak eta Paula Arjona eta Alizia Maizak 4 eskutara, eta dominak lortu zituzten gainerakoek (16 urrezko, 8 zilarrezko eta brontze bat): Garazi Agirreurreta, Iker Arratibel, Maider Arregi, Iraia Beain, Andrea Errasti, Igone Fernán­dez, Eneko Garmendia, Miriam González, Ana Huitzi, Xabier Huitzi, Koldo Intxausti, Nahia Jauregi, June Jiménez, Joseba Korta, Paula Martín, Markel Olasagarre, Paula Ordoño, Ariadna Pérez, Markel Rodríguez, Andoni Sudupe, María Telletxea, June Ulazia, Uxue Velis, Thais Zambrano eta Maider Zugastik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!