Gure Esku Dagok argazki lehiaketa antolatu zuen Urte Zahar gaueko Ametsen Kriseilua ekimenarekin batean. 200 argazki baino gehiago jaso dituzte, eta ostiralean izendatu zuten irabazlea: Andoni Mateos. Fagollagarako 2 lagunentzeko afaria irabazi du. Ekintza gehiago ere ari da antolatzen Gure Esku Dago; bihar, Jostunak dokumentala jarriko dute, 19:00etan Biterin.