Hernaniarrak, Gipuzkoan eta Euskadin

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

Asteburuan Hernanin jokatu dira infantilen Gipuzkoako txapelketa eta kadeteen Euskadikoa, eta hernaniarrak bikain aritu dira. Gipuz­koako infantiletan aurreneko postua lortu dute Intza Etxeberriak, 40 kg azpikoetan, eta Ainara Eizagirrek 48 kg azpikoetan. Horrez gain, Irati Ferreirok bigarren egin zuen 57 kg azpikoetan; eta hirugarren egin zuten Maider Unanuek (52 kg azpikoetan) eta Maddi Arizmen­dik (58 kg azpikoetan). Kadeteen mailan, berriz, Nagore Eizagirrek Euskadiko bigarren postua lortu du, orain 15 egun Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!