Gaikako zabor bilketaren ardura kendu nahia salatu du San Markosek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

San Markos Mankomu­ni­ta­te­ak bidalitako prentsa oharraren arabera, Atez Ateko sistema erabiltzen duten San Mar­koseko herriek kendu egin nahi diote Mankomunitateari zaborren gaikako bilketaren konpetentzia.
Hernani, Astigarraga, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo Udalek helegitea jarri zuten San Markosen 2014ko aurrekontuen aurka, «Manko­mu­ni­tateak ez daukalako gaikako bilketa egiteko konpetentziarik». Hori horrela, puntu horri dagokion aurrekontuaren zatia bertan behera uzteko eskatu zuten.

Mankomunitatearen zerbitzuak eta kontenedoreen sistema mantenduko ditu Denis Itxasok.

Mankomunitateko presidente Denis Itxasoren ustez, «kontenedoreen sistema erabiltzen duten 250.000 hiritar (Donostialdean bizi direnen %80) kaltetuko lirateke horrela». Era berean, azaldu du martxan jarri dituela epaitegietan behar diren instrukzioak, defentsa sendoa egiteko eta bermatzeko Mankomuni­tatearen zerbitzuak eta kontenedeoreen sistema manten­tzea. «Ez dauka zentzurik orain gutxi arte Mankomuni­ta­tea gobernatu dutenek esatea orain Mankomunitateak ez daukala konpetentziarik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!