Roman eta Guerrero, sasoi betean, errekor eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

Aurreko asteburuan Espainiako beteranoen pista estaliko txapelketan hartu zuen parte Sergio Romanek, beste 1.500 atletarekin batean, eta bitan igo zen podiumera: 3.000 metrokoan hirugarren egin zuen, 8’50’’eko denborarekin, eta 1.500 metrokoan seriea irabazi eta brontzea lortu zuen. Asteburu honetan, be­rriz, EHUko Udaberriko Lasterketan hartu dute parte hainbat hernaniarrek, eta podiumean izan dira orain­goan ere; Maitane Guerrerok irabazi egun du nesketan, eta Sergio Romanek bigarren postua lortu du mutiletan. Guerrerok, gainera, errekorra hautsi du; 37’20’’ko denboran egin zituen 10 km, eta Espainiako Atle­tismo Federazioak homologatu egin du distantzia. Beraz, apirilean, Espainiako Txapelketara joango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!