Haurdunaldiko sentsazioak ezagutzeko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

Haurdunaldian zehar sen­titu egiten dute bai amak, eta baita umekiak ere. Hain zuzen, bihar hasiko den tai­le­rra­ren helburua izango da haur­dunaldian sentitzen di­ren sentsazioak ezagutu eta ho­riek kudeatzen ikastea, fa­miliako beste kideekin sortzen diren harremanak lantzea, eta bikotearen egitekoaz haus­nartzea.
Haurdunaldi tailerra arra­tsaldeko 18:00etatik 20:00e­ta­ra emango da Biterin, eus­ke­raz, martxoaren 18 eta 25ean, apirilaren 1, 15, 22 eta 29an, maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, ekainaren 3, 10 eta 17an, eta uztailaren 1ean.

Ariketak, komunikazioa eta material didaktikoa
Tailerra emango dute Josune Martirena Sagastibeltza psi­ko­lo­goak eta Marijo Artola Li­za­ra­zu diafreo terapeuta eta me­di­kun­tza alternatiboetan es­pe­­zia­lizatuak. 
Metodologia zabala era­bi­li­ko da: diafreoren metodoa, ar­nas­keta eta luzaketa ariketak egiteko; talde dinamikak eta komunikazioa lantzeko  meto­do­ak; ikus-entzunekoak...

Izenematea, zabalik
Bihar arte eman daiteke izena; marijo-m@hernani.eus / maialen-a@hernani.eus /943 33 70 17. Prezioa: 30 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!