Hiru orduko ikuskizuna, Mirentxin laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 17a, 01:00

Presoen senideak espe­txe­e­ta­ra eramaten dituzten gidari sa­reak osatzen du Mirentxin, eta larunbat honetarako arra­tsalde pasa ederra antolatu du­te, laguntza lortzeko. Her­na­niko 3 orduak jaialdia fron­toian egingo da, 17:30etan ha­sita, eta sarrerak salgai daude, 10 eurotan, Oindi, Aralar, Ga­rin eta Riojan.

Kirola, bertsoa eta giro ona
Denetik izango da: aizkoran, Ola­sagasti, Esnal eta La­rra­ña­ga­ren kontra; harrijasotzen, Irig­oien eta Telleriaren arteko de­safioa, eta Idoia Etxe­be­rri­a­ren erakustaldia; sokatiran, her­naniar gazte eta ‘helduen’ ar­teko errebantxa; pelotan, Mi­kel Goñi eta Juantxo Koka, Ojuel eta Azpitarteren kontra; eta bertsotan, Unai Gazte­lu­men­di eta Eli Pagola. Barra ere izango da, eta girorik ez da faltako!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!