Konkorrak jarri dituzte auzoan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Duela urte pare bat azterketa bat egiteko eskatu zitzaien Foru Aldundiko errepideetako teknikariei, eta azterketa horren emaitza izan dira bi obra: Fagollagako karril bakarreko bidea, eta Ereñotzuko hiru konkorrak. Azken hau aste honetan bertan egin dute, berrurbanizazio lanetan asfaltatze lanak egin behar zirela aprobetxatuta.

Hiru konkor
Aldundiko teknikariek proposatu bezala, hiru konkor jarri dira, Auzo Udalak finantzatuta; auzoaren irteeran eta sarreran, eta autobus geltokiaren parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!