Sagardoaren Txapelketa hasi berri da, eta larunbatean Barrenetxea IV eta Matxin III bikoteak B taldeko aurreneko lau puntuak lortu zituzten. Zeberio II eta Endikaren kontra neurtu zituzten indarrak. Partidu ederra izan zen, bi takadek markatu zutena. 36-40 nagusitu ziren urdinak, eta lider dira, finalerdietarako pauso sendoa emanda.