«Beti babestuko dugu edari preziatu hau»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 16a, 01:00

Zin egin zuten atzo lau Ko­frade berriek, sagardoa de­fen­datu eta honen alde lana egi­teko kon­pro­misoa hartu zu­ten, «beti babestuko dugu eda­ri preziatu hau». Tolare Sa­gar­do Natu­ra­la­ren Kofra­diak XX­ga­rren Ka­pi­tulua zuen atzo, eta sagar­doaren defentsarako Ohorezko lau Kofrade berri izen­datu zi­tuen: Ainhoa Ar­teta, Maria Je­sus Iturbe, Eva Es­naola eta Ozen­ki abesbatza. Emozioz be­tetako ekitaldia izan zen, batez ere, lau Oho­rezko Kofradeen ibilbidea azal­­du zenean. Esker hitzak izan zituzten guztiek, aintzat har­tu izanagatik. Eus­kal He­rriko, Espainiako eta Fran­­tziako kofradeak elkartu ziren atzoko ekitaldian, eta Luis Intxauspe alkateak ere izan zituen guztientzako hitzak. Bereziki Tolare kofradiak egiten duen lana goraipatu zuen, eta zorionak eman zizkien Oho­rezko Kofrade berriei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!