Jose Angel Yancik Argitasun zabalean erakusketa jarri berri du Biterin. Gabriel Zelaia hernaniarraren poema batean dago oinarritua erakusketa. Obra guztiak hizkuntz abstraktuan eginak dira, azken bi urteetan Yancik egindako lanaren fruitua dira. Erakusketa hilaren 25a arte izango da ikusgai, Biteri kultur etxean.