Xiringak farmazian uzteko deia

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 15a, 01:00

Xiringak edo jiringillak erabiltzen dituzte pazienteentzat oharra zabaldu du Udalak. Eskatu du sortzen diren hondakinak farmazia guztietan dauden SIGRE puntuetara eramateko. Xiringak, tapa jarrita, sendagaiaren edukiontziaren barruan edo edukiontzia itxita eraman behar dira. Bestalde, drogaren menpeko pertsonek erabilitako xiringak (kit-ak) banatzen diren farmazietan bakarrik utzi daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!