Elur Txoriko mus txapelketak badu bikote irabazlea: Valero eta Biurrarena. Afari eder baten bueltan egin zuten sari banaketa, eta aurreneko lauentzat izan ziren sariak. Bigarren Ekhi eta J. Rekaldek egin zuten; hirugarren Polo eta Alvarezek; eta laugarren Galan eta Polaina geratu ziren.