Lourdeseko Ospitalitatearen boluntarioek urteko batzarra egingo dute gaur Sandiusterrin, Gipuzkoa mailakoa. 10:30etan egin dute zita, eta bertan izango dira Juan Cruz Mendizabal bikarioa, Luis Intxauspe Alkatea eta Glori Mendinueta zinegotzia. Ondoren, 12:00etako meza entzutera joango dira. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dituzte boluntarioek, tartean, Lourdesera egiten duten erromesaldia. 2.000 gipuzkoarrek hartzen dute parte, eta aurten maiatzaren 22tik 25era joango dira.