liderraren kontra neurtuko ditu indarrak gaur Hernanik. Ez du partidu erraza izango, eta duten jokorik onena erakutsi beharko dute Valladolideko Pepe Rojo Zelaian, garaipenarekin itzuli nahi badute.
Datorren denboraldian ere Ohorezko mailan jarraitzea du helburu Hernanik, eta bide horretan VRAC taldeari irabaztea da hurrengo pausua. Laugarren garaipena behar beharrezkoa dute hirukoloreek. Partidua eguerdiko 12:30etatik aurrera jokatuko da. Hernani azkena dijoa sailkapen orokorrean, 16 punturekin. Zortzi puntura du Vigo taldea; eta 9ra Bartzelona; Hernanik ordea, partidu bat gutxiago du jokatua. Gaurkoarekin bost partidu geratzen dira denboraldia amaitzeko; eta Hernanik seigarren bat du atzeratua. Azken partidu hauetan gainera, aurkari zuzena diren bi talde hartuko ditu etxean: Vigo eta Bartzelona.