Urreta, Etxabe eta Llopisek, hamabi domina

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 15a, 01:00

Pareko gutxi dituzte Kerman Urreta, Garoa Etxabe eta Iñigo Llopis igerilari hernaniarrek. Espainiako igeriketa egokitu­ko txapelketan izan berri dira, Madrilgo Alcorconen, eta ha­mabi dominekin itzuli dira.
Kerman Urretak S14 kate­go­rian hartu zuen parte, eta hiru do­mina lortu zituen: zilarrezko bat 50m librean, eta bi brontze 50m bizkarrean eta 100m librean. Ga­roa Etxabek ere, sekulako mar­kak lortu zituen S6 kategorian. Bost dominekin itzuli zen etxera: urrezko bat 100m librean, zilarrezko bi 200m eta 400m librean, eta brontze bat 50m librean. Euskadiko Selekzioa­rekin lortu zuen bosgarrena: brontzea, 4x100 erreleboan. Iñigo Llopisen markak ere ez ziren nolanahikoak izan, lau domina S8 mailan: urrea 100m librean; bi zilar 50m eta 100m tximeletan, eta brontzea 50m librean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!