Azindaren subentzio kanpainarako, eskaerak

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 7a

Dagoeneko eskatu daitezke beharrezko ziurtagiriak Goi­zu­etako Udalean, ardi eta behi edo txekorren subentzio kanpainarako. Martxoaren 16ra arte egonen da aukera, ziurtagiriak eskatzeko.

Sei dokumentu, eskaera egiteko garaian
Eskaera egiteko garaian, zenbait dokumentu aurkeztu beharko dituzte interesatuek, Ordenantza berriak zehazten duen bezala.
Honakoak dira aurkeztu beharrekoak: errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin; herrian gutxienez urtean 9 hilabetez bizi dela dioen zinpeko aitorpena; Udala­re­kin zorrik ez duela ziurtatzen duen agiria; bakoitzak dituen lurren zinpeko aitorpena, jabetzan dituenak edo alokairuan hartutakoak izan; azinda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abel­tzaintzan edo neka­zari­tzan aritzen dela dioen ziurtagiria. Informazio gehiagorako, pasa udaletxetik edo deitu 948 514 006 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!