Azoka, antzerkia, kantua eta erromeria, gaurko planak

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

Kultur ekitaldiz gainezka dator larunbata. Plan guz­tietarako aukera izango da, goizetik hasita.

Bigarren eskuko azoka, Atsegindegin
Txolloak nahi dituztenek aukera ederra izango dute gaur Bigarren Eskuko Azokan. Eguraldi kaxkarra emana dagoenez, Atsegindegin jarri­ko dituzte postuak, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00e­tara. Herritarrek jarriko dituzte postuak, dozenatik gora, eta tartean denetarik izango da: arropa, liburuak, diskak, etxerako tresnak...

Haurrentzako antzerkia, Biterin
Etxeko txikienek ere izango dute zertaz gozatu. Hau­rren­tzako antzerkia antolatu dute Biterin, 11:00etan. Patata tropikala taldearen eskutik, Pirata garrapataren abenturak an­tzezlanaz gozatzeko aukera izango da. Txotxongiloak, magia eta malabareak tar­tekatzen dituen obra da, naturaren gaia lantzen duen ikuskizuna.

Kalez kale kantari, eguerdi partea girotzeko
Euskal kantuez girotuko dituzte gaur Kaxkoko kaleak, Kalez Kale Kantariko kideek. Eguerdiko 12:00etan egin dute zita Plaza Berrin, eta handik abiatuta, Kale Nagusia, Andrekale, Karkaba eta Plaza inguruan ibiliko dira. Abestu eta tarte atsegin bat pasa nahi duen guztiari egin diete bertaratzeko gonbitea.

Arratsaldean, dantzan
Erromeria ere izango da gaur­koan. Heiki Hadi taldeak jar­ri­ko du saltsa eta martxa Atse­gindegin, 18:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!