«Jantzi zaitez beltzez, eta prestatu zaitez kaleak eta gauak gureak egiteko»

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

sagarrak more bihurtuko dira eta kaleak beltzez jantziko emakumez beteko dira. Gaua eta jaia danbor hotsez eta fe­mi­nismoz jantziko dutela azal­du dute Hernaniko Bilgune Feminis­tako kideek. Izan ere, eraso sexistak salatzeko ma­nifest­azio-okupazioa deitu dute Hernanin. Gaueko 21:00etan egin dute hitzordua Plazan.
Azaldu dutenez, manifesta­zioa antolatu dute aske bizi nahi dutelako: «nazkatuta gaude. Eremu guztietan, baita jai giroan ere, aske bizi nahi dugula adierazi nahi dugu. Autodefentsa feministari ekin­go diogula zabaldu nahi dugu lau haizetara».

«Gureak diren espazio, giro eta orduak gureganatuko ditugu, hartuko ditugu. Beldurraren monopolioa hautsi egingo dugu, honen jabe eginez»

Okupazioa ere antolatu dute, diotenez, bereak diren es­pazio, giro eta orduak bere­ga­natzeko: «gureak ere badiren espazio, giro eta orduak (jai giroa, jai guneak  eta gaua) gureganatuko ditugu, hartuko ditugu. Beldurraren mono­polioa hautsi egingo dugu, honen jabe eginez. Iruñean 2014ko uztailaren 4an alda­rrikatu zuten bezala, ez gara kon­formatuko beldurrez bi­zitzera eta biktimak izatera. De­fentsan badakigu, amorrua adierazten badakigu, eta gaur beldurrak beste leku bat hartuko du».

Emakumeak, protagonista
Azaldu dutenez, emakumeek protagonismoa izango duten manifestazioa izatea nahi dute: «gizonak etor daitezke, baina protagonismoa ez dute beraiek izango, bigarren planoan egongo dira».

Deia, emakumeei
Eraso guztietaz nazkatuta dau­den emakume guztiak gon­bidatu dituzte manifestaziora: «leku, jatorri eta adin ez­berdinetakoei egiten diegu dei, Hernaniko kaleetan barrena amorrua adieraztera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!