Hernaniko Gizon Taldeak 9 urte bete ditu eta ospatzeko asmoz sagardotegira joango dira asteartean. Gizon taldeko kide ohiak, egungoak eta bilgunera gerturatu nahi dutenak gonbidatu dituzte hitzordura. Izena emateko deitu behar da 625 035 720 telefonora.
Hileroko zita, asteazkenean
Gizon taldearen hileroko bilera afariaren biharamunean egingo dute, asteazkenean. Plaza Feministan elkartuko dira, 18:30etan.