Elikadura jasangarria aztertzen, bigarren urtez

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

Eskolako Agenda 21 egi­tas­moari esker, elikadura ja­san­garriaren inguruko in­for­ma­zio guztia jasotzen ari dira Her­naniko LH, DBH eta Batxi­ler­­goko 2.500 ikasle inguru. Joan den urtean hasitako lanari jarraipena ematen ari dira aurten. Adinari egokituta, diagnostikoa eta ekintzak burutzen ari dira orain.

Lantzeko hainbat modu
Txikienak horma-irudi eta jolasetan oinarritu dira eli­kadura jasangarria lantzeko. 6 eta 11 urtekoak, atal bat baino gehiago ari dira lan­tzen: elikadura eta osasuna,  elikadura eta sortzen ditu­gun hondakinak, kontsumo taldeak, kontsumitzeko dau­den beste aukerak... Na­gu­sienak berriz, aztertzen ari dira: jakien etiketak, alperrik galtzen den janari kopurua, gosea...

Alkate eta Udal ordezkariekin biltzea, asmoa
Eskola Agenda 21 programa Hernaniko Udalak bultza­tzen du eta Artelatz In­gu­rumen Zerbitzuak au­rrera eramaten du. Arduradunek azaldu dute­nez, «haur hez­kuntzatik hasi eta batxilergo arteko ikasleak aritu dira lanean, herria geroz eta jasan­garriagoa bilakatze­ko».
Lanketa guztia egin on­doren, Udal ordezkariekin bil­tzea da helburua: «proiek­tuaren helmuga da udal or­dezkariei eta alkateari aur­keztea landutako guztia. Ho­rre­tarako entzunaldi be­rezi bat egiten da. Horrez gain, ba­koitzak bere egu­nerokoan bete beharreko hainbat kon­pro­miso hartzen ditu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!