Manifestaziora joateko deia, LAB eta EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

Euskal Herriko Eskubide So­zia­len Kartak manifestazioak deitu ditu gaur Bilbon eta Iruñean. Her­naniko LAB eta EH Bilduk bat egin dute deiarekin, eta he­rri­tarrak ani­matu dituzte Bilbora joa­teko. Bilboko Jesusen Bihotza pla­zatik aterako da manifes­tazioetako bat 17:00etan. Her­na­nitik joa­teko autobusa antolatu dute 15:00etan, Atsegindegitik. Joan nahi duenak aurrez izena eman behar zuen Garinen edo LABen.
LABek Kronikara bidalitako oharrean dio, manifestazioara joateko deia luzatzen dietela aldaketa sozialaren alde dauden guztiei: «Kartatik 16 puntuko Pro­grama Soziala eratu berri dugu, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun guztiok aukera izan de­zagun berdintasunean oinarri­tu­tako bizi baldintza duinak iza­teko. Instituzioetatik, gaurtik martxan jarri beharreko neu­rriak dira guztiak. Hori alda­rrikatuko du­gu gaur. Euskal He­rria da eus­kal herritarron es­kubideak ber­matzeko subjektu burujabea eta alternatiba hor kokatzen da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!