Xaboi naturala egiteko ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

Goiz pasa polita egin eta zerbait berria ikasteko aukera izanen da gaur goizean Goxali liburutegi-ludotekan; Josune Eizmenik gorputzerako xaboi naturala nola egiten den erakutsiko du.

Erakustaldia, apunteak hartzeko aukerarekin
Goizeko 11:30etan hasiko da erakustaldia. Josune Eizmen­dik berak eginen ditu gorpu­tzerako xaboi naturalak.
Prozesu osoa azalduko du, eta nola egin ikusi bitartean, apunteak hartzeko aukera izanen da. Beraz, papera eta idazteko zerbait eramatea gomendatzen du.

Apunteak hartzeko papera eta arkatza eraman daitezke.

Saio irekia
Gaur goizeko erakustaldia irekia izanen da, eta ikusi eta ikasi nahi duten guztiek bertara azaldu besterik ez dute izanen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!