«Astindu mingaina, hau ez baita museoko pieza herdoildua!»

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

Denok Korrikara kantua osatu dute AEKko irakasle Amaia Ezenarro markinarrak edo­ta Andoni Tolosa, Morau her­na­nia­rrak, besteak beste.
Datorren larunbatean Her­nani eta Astigarragatik pasako da Korrika, eta, ondoren, egun osoko festa izango da Asti­ga­rragan; tartean, Amaia Eze­na­rro eta bere taldearen, Dzaust! kontzertua, 22:30ak aldera.

AEKrekin lotura duzuenen artean egin duzue kantua.
Ibilbide luze eta esperientzia han­­­diko musikariak ditugu, ba­tzuk ezagunagoak; bes­teak musika-munduan auzolan eta aportazio handiak egindakoak. De­nok ez gara AEKko langile, baina Korrika sasoian aritzen gara. Besteak euskal munduarekin ere harreman zu­ze­na dutenak dira.
Ekainean ha­si ginen, eta ohore bat da niretzat Korrika abestiko ahotsa izan eta horrelako musikoekin parte hartzea.  

Zergatik aukeratu dituzue euskal kulturan erreferentzia diren hainbat egile?
Hasieratik AEKren mezua au­zo­lana izan da. Horregatik ber­tsio bat izatearen aldeko apustua egin zen, eta ze egokiagoa euskaraz argitaratu zen liburuan (Bernat Etxeparerena) agert­u zen martxa bat baino? Sautrelaren hitzak gerora ere moldatuak izan dira; Gabriel Arestik lehenengo, eta ondoren Jojok berak. Kantuaren aldaketa zatian Mikel Laboak musikatutako Xalbadorren hitzei egin diegu tokia; egokiena Urepelen hasteko, ezta?

Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara. Nahikoa erabiltzen dugu euskera?
Uste dut baietz, ni neu egunero saiatzen naiz, Korrika urtea izan ala ez. Ikasleekin, nire ingurukoekin euskaraz bizi bainaiz, baina hain itsaskorra den lelo batek uste dut horretarako gonbita egiten duela.

AEK barruko kide izanda, zer sentitzen da?
Oilo-ipurdia sentitu izan dut beste urteetan ere. Aurten uste dut haratago doala, nire ahotsa entzutea furgonetako bafleetatik handia izango da. Eus­ka­raren alde gau eta egun hainbeste jende korrika eta lanean ikusteak ez du preziorik.

Nola animatuko zenuke jendea euskara erabiltzera?
Badago esaldi bat Amurizarena eta Anje Duhaldek musikatua: maita nazazu gutxiago, goza na­zazu gehiago. Mingaina as­tin­tzeko esanez, hau ez baita mu­seoko pieza herdoildua!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!