Kaizoku Yutax, A mailan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 14a

A mailara igotzea lortu du Kaizoku Yutax taldeak. Aurreko denboraldian B2 amateur mailatik B1era igo ziren, eta lehengo hilean A mailara pasa ziren. Kategoria irabazita, Espainiako Txapelketara joaten dira, eta lehengo abenduan Santanderren izan zen taldea. Sei kidek osatzen dute: Ivan Vadillo, Mikel Selegante, Xabi Palazon, Iker Palazon, Arkaitz Salazar eta Alfredo Parrak. Kategoriaz igota, denboraldi berria hasi zain daude. Hil honen bukaerarako hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!