Azken bi saio asteartera bitarte, Emakumearen Egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Oraindik ere bada aukera Emakumearen Egunaren bueltan antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
Gaur arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean aukera izango da Liletak proiektua eta #bilioibatbesarkada ekimeneko erakusketa ikusteko, Gazte Lokalean. Bihar, proiektu horretan parte hartu duen astigartar batek erakusketaren inguruko aurkezpena egingo du, 20:00e­tan Gazte Lokalean.
Asteartean, berriz, Feng Shui tailer irekia izango da 16:00etan hasita, Esperientzi­a­ren Esko­laren baitan. 

Harituz
Indarkeria sexistaren aurkako bufanda, Asturiasen
Harituz taldeko kideak Asturiasen izan ziren lehengo asteburuan, Indarkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuaren testigua pasatzeko Asociación Tertulia Feminista Les Comandres eta Barredoseko Mujeres por la Igualdad elkarteei. Maialen, Andre Mari eta Alquimia Feminista taldeko kideak ere lagun izan zituzten. Jalon eskualdeko 5 herrietan ibili ziren, ekimena zabaltzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!