Kontsumo Taldea sortu zuten duela bi aste, eta asteazkenean bigarren bilera deitu dute, 19:00etan kultur etxean. Taldeak bi helburu ditu: gaur egungo elikadura sistemari alternatiba bilatzea eta baserritarrei bertatik bizitzeko aukera ematea. Bilera irekia izango da.