Ttipi-ttapa eta Xorroxin irratia Mendialdeko agerkari digitalean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Mendialdeko agerkari edo plataforma digitala laster aurkeztuko da. Leitzaldea, Baz­tan, Bertizarana, Bortziriak, Mendialdea, Xareta eta Ma­lerrekako albisteak biltzea da asmoa.
Hasiera batean, bi komunikabidek egin dute bat bertan; Ttipi-ttapa aldizkariak eta Xorroxin irratiak.

Plataforma berria, interneten
Pirinio aldeko komunikabide guztiak batzea da agerkari digital berri honen helburua;  www.erran.eus webgunean, he­dabide guztiek argitaratzen dituzten albisteak biltzea, hain zuzen. Hala ere, etorkizunera begira irekita dago proiektua. Izan ere, oraingoz Ttipi-ttapa aldizkaria eta Xorroxin irratia bateratu baitira bertan.
Albisteez gain, komunitateak ere izanen du bere tokia: elkarteek, taldeek, eskolek, sindikatuek...

Leitzaldea, Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Mendialdea, Xareta eta Malerrekako albisteak biltzea da asmoa.

Aurkezpen ofiziala, martxoaren 23an 
Oraindik azken txukunketa la­nak egiten ari dira webgunean, eta aurkezpen ofiziala hi­la­ren 23an eginen dute, arra­tsaldeko 18:00etan Do­nez­te­be­ko erakusketa gelan. Proiektua fi­nan­tza­tzen lagundu dutenak (Udal­biltza; Garalur, Nafarro­a­ko Garapen Agentzia; Toki­kom; Topagunea; Eusko Jaur­laritza) izanen dira bertan, eta komunitatea osatzen dutenak eta herritarrak ere gonbidatuta daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!