Bi tresna martxan, Beterriko Agentziak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Martxan dago Beterriko Ga­ra­pen Integralerako Agentzia. «Sei udalerrietako eragile politikoak ikusten dugu Garapen Agentzia baten beharra. Enkaje juridikoa oraindik ez da lortu, baina bide horretan jarraituko dugu, eta bitartean, proiektuak martxan jarri ditugu», azaldu zuen ostegunean Luis In­txaus­pe Her­na­ni­ko al­ka­teak, 5 udalerritako al­kateek Hernaniko Orona Fun­da­­zioan egindako aurkezpenean.
Proiektu horiek dira Inno­foro eta Kooperatzen. Horrez gain, 6 zerbitzu eskaintzen dira agentzian: enplegu zerbitzua, ekintzaile zerbitzua, enpresa zerbitzua, merkataritzaren sus­tapena, turismoaren sustapena eta sektore sortu berrien edota estrategikoen sustapena. Zer­bitzu horiek guztiak irekiak dira Astigarraga, Hernani, Ur­nieta, Lasarte-Oria, Usurbil eta Andoaingo herritarrentzako. Hain zuzen, herritarrei irekitako aurkezpen bat egingo da agentziak egun duen eraikinean, Hernaniko Gabriel Zelaian, martxoaren 25ean.
Era berean, proiektuak ezagutu eta horietan parte hartzeko aukera dago: www.beterri.eus/ be­terri@beterri.eus / 943 25 63 47.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!