Izenematea zabalik Jolas Txikin, tailerretan eta Xaguxarren ludotekan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Aste Santurako Jolas Txiki antolatu da kiroldegian 2-5 urte bitarteko umeentzat. Bi txanda izango dira, 09:00etatik 13:30etara; martxoaren 30 eta 31n, eta apirilaren 1ean, eta apirilaren 7tik 10era. Izenematea kiroldegian egin behar da (943 33 36 76). Bestalde, 4 tailer emango dira kultur etxean 6-12 urte artekoentzako; martxoaren 30 eta 31n eta apirilaren 1ean, dantza eta mozorro tailerra, eta apirilaren 7tik 10era, sukaldaritza eta es­kulan tailerra. Horietan izena emateko, kultur etxera jo behar da (943 33 50 64). Era berean, Xaguxar aisialdi taldeak ludoteka antolatu du martxoaren 30 eta 31 eta apirilaren 1, 7, 8, 9 eta 10erako. Izenematea asteazkenean bukatuko da: 943 33 50 64.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!