Aurrekontu partehartzaileei buruzko bilera etzi, bigarren fasea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Astelehenean bilera irekia egingo du Udalak herritarrekin, arratsaldeko 19:00etan Pleno aretoan, aurrekontu partehartzaileen bigarren fasea hasteko. Aurreneko fasean herritarrek egindako proposamenak aurkeztuko dira, eta zein proiektu onartu eta baztertu diren azalduko da. Era berean, martxan jarriko da galdeketa, martxoaren 23tik 28ra, 100.000 euroak zertan inbertitu erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!