Zorterik ez

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Julian Agirrek eta Jexux Ezeiza Tutuk Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatu zuten larunbatean, Lekeition. Zazpi herrialdeetako muslari onenak izan ziren lehian, eta ereñotzuarrak Gipuzkoaren izenean aritu ziren. Ligaxkan kanporatu zituzten, hiru partidatatik bakarra irabazita. Musean, zortea ere behar izaten dela azaldu diote Kronikari eta ez zutela lagun izan. Hala ere, giro ederrean eta gustora ibili zirela nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!