Lehenengo aldiz, odola emateko aukera izango da Ereñotzun. Martxoaren 24an izango da, kultur etxean, 18:00etan.
Hernaniko Ongintzatik jakinarazi zieten Auzo Udaleko kideei, Ereñotzun odola emateko aukera eskaini zitekeela. Zerbitzu hori Ereñotzura gerturatzea interesgarria iruditu zitzaion Auzo Udalari eta odol emaileen elkarteko zuzendariarekin harremanetan jarri ziren. Zuzendariarekin hitz egin ondoren, eta kultur etxeko lokala horrelako zerbitzu bat eskaintzeko egokitua dagoela ikusita, data jartzea erabaki zuten.
Ereñotzu eta hernaniar guztientzako deia
Auzo Udaletik gonbitea luzatzen diete bai ereñotzuarrei eta bai hernaniar guztiei odola ematera gerturatzeko: «Animatu gaitezen bizia ematera!».