Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketak Hernanin zuen
parada joan den ostiralean. Hernaniz gain, Usurbil, Urnieta, Oiartzun, Errenteria eta Tolosako ikastetxe eta bertso eskolako kideak gerturatu ziren Biterira; 200 lagun inguru. Saio hasieran bertso jarriak egiteko aukera izan zuten, maila ezberdinetan banatuta. Arratsaldean berriz, saio didaktikoa egin zuten. Jendetsua izan zen oholtza gaineko jarduna, eta etxeko lanak eginda etorri zirela ikusi zen aurreneko momentutik. Motorrak berotuta, Agin Laburu eta Eli Pagolak jarri zuten saltsa.