Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura kanpainak eman du fruitua. Nafarroako olioa 3.000tik gora lagunek eskatu dute, eta dagoeneko hasiak dira banaketa lanekin. Hernaniko AEKra iritsi dira bidoiak, eta eskatu dutenek bertatik pasa behar dute bila. AEKtik eskatu dute 09:00-12:00 eta 16:30-18:00 ordutegian pasatzeko; eta ordutegi horretan ezin dutenak harremanetan jartzeko.