Ekonomia eta enplegua sustatzeko agentzia, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 13a

Beterriko Garapen Inte­gra­le­rako Agentzia martxan dago, eta Hernanin du egoitza, Ga­briel Zelaia eraikinean (Flo­rida auzoa, 28). 6 udalerrietako elkarte, enpresa, eragile eta herritarrei ematen die zerbi­tzua; Hernani, Asti­ga­rra­ga, Urnieta, Lasarte-Oria, An­doain eta Usurbil.
Hala aurkeztu zuten atzo, Hernaniko Orona Fundazioan, 5 udalerritako alkateek: Luis Intxauspe (Hernani), Andoni Gar­tzia (Astigarraga), Ana Carrere (Andoain), Pablo Ba­rrio (Lasarte-Oria), eta Mertxe Aizpurua (Usurbil).

Bi proiektu martxan
«Sei udalerrietako eragile politikoak ikusten dugu Garapen Agentzia baten beharra. Enkaje juridikoa oraindik ez da lortu, baina bide horretan jarraituko dugu, eta bitartean, proiektuak martxan jarri ditugu», azaldu zuen Luis In­txaus­pek. Hain zuzen, martxan daude, dagoeneko Innoforo eta Kooperatzen proiektuak. Era berean, beste 6 zerbitzu eskaintzen dira: enplegu zerbitzua, ekintzaile zerbi­tzua, enpresa zerbitzua, merkataritzaren sus­tapena, turismoaren sustapena eta sektore sortu berrien edota estrategikoen sustapena.

Aurkezpen irekia, herritarrei
Martxoaren 25ean herritarren­tzako aurkezpena egingo da Gabriel Zelaian. Bitartean, informazio gehiago: www.beterri.eus / be­terri@beterri.eus / 943 25 63 47.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!