Errenazimendura bidaia, Secretumen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 13a

Kontzertu berezia eta ez­berdina eskainiko du gaur Secretum taldeak Agustinetan. Hernani’n Musik ekimenaren barruan antolatu dute kontzertua, eta 20:00etan hasiko da, debalde.

Antzinako musika lantzen
Secretum taldeak antzinako musika lantzen du, Francisco Petrarcaren lan batean dago oinarritua izena. Gaurko emanal­dia­rekin lortu nahi da errenazi­mendu eta barroko garaietako lanak egungo gizartera ekar­tzea. Secretum taldeko kideak al­datu egiten dira egitaraua­ren arabera. Sona haundiko tal­deekin lanean aritutakoak dira: Durendal, Los Musicos de  Su Alteza, La Galania, Har­mo­nia del Parnas, Lachrima Con­sort eta Conserto Vago.

Gaurko emanaldiarekin lortu nahi da errenazimendu eta barroko garaietako lanak gaurko gizartera gerturatzea.

‘Lachrimae’, izenburua
Gaurko kontzertuarekin John Dowlanden Lachrimae lana ekarriko dute gogora. Errenazimendu berantiarreko lan instrumentala da nagusi, eta enigma puntu bat ere badu. Beheranzko lau notekin abiatzen den kantu batean dago oinarritua, Flow my Tears izenekoa. Kantu horretan oinarrituta, zazpi bariazio dituen ziklo bat konposatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!