Hipoteketan sinatzen diren lurzoru klausulez ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 12a

Hipoteka bat sinatzean hainbat klausula jartzen ditu bankuak, eta horietako bat izan ohi da lurzoru klausula esaten zaiona. Hernaniko Kalera­tze­ak Stop taldearen esanetan, banke­t­xeek askotan «gehiegizko lurzoru klausulak» jarri izan dituzte. Honen inguruko in­for­mazio guztia eman na­hi­an, hitzaldia antolatu dute gaur Biterin, 19:30etan hasita.
Kaleratzeak Stop taldearen esanetan, hitzaldi interesgarria izango da hipoteka bat duten guztientzat: «hipoteka-maileguaren txostena hartu eta aplikatu zaizkizun klausulak begiratu itzazu. Ziurrenik interesatuko zaizu eta agian, diru dezente aurreztu dezakezu. Gaurko hitzaldian azalduko dugu gehiegizko klausula horien aurrean nola jokatu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!