Elkarbizi taldeak lagundu nahi du indarkeriagatik kaltetutako elkarbizitza bere onera ekartzen. Asmo horrekin, bailarako lau herritan Elkarbizitzaren zoru etikoa eraikitzen jardunaldiak antolatu dituzte. Aurreneko bilera Hernanin egin zuten, eta gaur Andoaingo Urigain etxean jarri dute zita. Komunikabideak eta bizikidetza da gaia eta Gorka Landaburu, Pablo Muñoz, Luis Aizpiolea eta Martxelo Otamendi izango dira bertan; moderatzaile Olatz Iartza ariko da. Hitzordua, 19:00etan.