Boluntarioek etorkinen alde egiten duten lanaren inguruan hitz egingo dute gaur Biterin, AMHERek antolatutako hitzaldian. Bolondresak eta inmigrazioa da izenburua, eta iluntzeko 19:00etan hasiko da.
Helburua, azalpenak eman eta eztabaidatzea
Hitzaldia Karlos Ordoñez Ferrerrek emango du, Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeko kideak. Boluntario izateko alternatiba ezberdinak azalduko ditu Ordoñezek, eta etnia eta kultura gutxituei laguntzeko dauden aukera ezberdinez ariko da.
Hitzaldiaz aparte, eztabaida sortzea ere bada asmoa. Hori horrela, Ordoñezek hainbat galdera egingo dizkie bertaratutako guztiei: Nola izan boluntario? Zenbateraino inplikatu daiteke? Zer da elkarte bateko boluntarioa izatea? Aktibista izateko modu berriak al daude? Zein izaten dira sortzen diren arazo eta erronkak?...
Felix Etxeberria, AMHEReko kide hernaniarra ere bertan izango da. Etxeberriak azalduko ditu Hernanin boluntario izateko dauden aukera eta modu ezberdinak.