korrika Kulturalaren barruan, euskerazko zinemaz gozatzeko aukera izango da gaur Hernanin. Film Laburren XIIgarren Zirkuitua antolatu du Dobera Euskara Elkarteak. Zortzi film euskeraz eta motz-motzean ikusteko aukera izango dute beraz, Biterira gerturatzen direnek: Hubert le blonen azken hegaldia, Ein land, Aitona mantangorria, Zela Trovke, Arconada, Don Miguel, Zaunk! eta Zarautzen. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta ondoren Asier Altuna zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da.
Sarrerak hasi aurretik jarriko dituzte salgai. Doberako bazkideek eta Korrikako laguntzaileek euro 1 ordaindu behar dute; eta gainerako herritarrek 2 euro.