Epaiketa eta kontzentrazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 11


Amiantoaren Euskadiko Biktimen Elkarteak (ASVIAMIE) azaldu duenez, Pedro Orbegozo Acenor enpresako langile ohi batek epaitegietara jo du, amiantoak eragindako asbestosis gaixotasuna medio. Epaiketa gaur izango da Donostiako 5garren Epaitegi Sozialean, 10:40etan. Aurretik, 10:10etan, kontzentrazioa egingo dute epaitegi aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!