Endika Barrenetxeak, Sagardoaren txapela helburu

Kronika - Erredakzioa 2015eko martxoaren 11

Txotx denboraldian bete-betean gauden honetan, sagardoak frontoian ere izango du lekua. Atzo aurkeztu zuten Galarretan Sagardoaren Txapelketa. Bos­ga­rren edizioa izango da aurtengoa, eta sei bikoteren artean izango da borroka. Endika Barrenetxea hernaniarrak Ma­txin III izango du bikote. Gai­nerakoak dira: Ezkurra-Agirre­zabala, Uterga-Olazar, Ezkurra II-Ion, Zeberio II-Endika, eta Etxeberria IV-Etxeberria III.

Bihartik, jokoan
Txapelketaren aurreneko fa­sean bi talde izango dira. Denek denen kontra jokatuko dute, eta talde bakoitzeko bi onenek egingo dute aurrera. Finalerdietan, talde bakoitzeko onenak, beste taldeko bigarrenaren kontra jokatuko du. Finalerdietako bikote onenek, elkarren kontra jokatuko dute, eta irabazleak lortuko du finalerako pasea. Bi galtzaileek repeska jokatuko dute, eta irabazten duenak finalera pasatzeko aukera izango du. Horretarako, beste finalerako pasea galdu zuen bikotearen kontra jokatuko du.
Txapelketa ostegunean ha­siko da, eta ligaxka martxoaren 28a bitartean jokatuko da. En­paterik balego, bi bikoteen arteko partidua hartuko da kontuan. Bi finalerdiak apirilaren 2an jokatuko dira; eta final haundia apirilaren 25ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!