Udaberriko txapelketa garrantzitsuenetakoak badu fetxa. Tilos 7 pasa txapelketako bosgarren edizioa apiriletik ekainera bitartean jokatuko da. Hiru mailatan izango da parte hartzeko aukera: mutiletan bi, eta nesketan bat.
Izena emateko epea zabalik dago, eta jakinarazi dutenez, martxoaren 29ra arte izango da aukera. Horretarako bi aukera jarri dituzte: tilos7pasa@gmail.com helbidera idatzi edo 649 95 96 57 telefonora deitu. yy